Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 1:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Jerusalemen eta Judea herrialdean bizi garen juduok Egipton bizi zareten senide juduok agurtzen zaituztegu, bakea eta zoriona opa izanez.

2. Bete zaitzatela Jaunak ondasunez eta oroit dadila bere zerbitzari leial Abraham, Isaak eta Jakobekin egin zuen itunaz.

3. Eman biezazue denoi kemena bera gurtzeko eta beraren nahia bihotz-bihotzez eta gogo onez egiteko.

4. Ireki beza zuen bihotza beraren legea eta aginduak onartzeko, eta eman biezazue bakea.

5. Entzun bitza zuen eskariak eta adiskidetu bedi zuekin, eta ez zaitzatela baztertu aldi txarretan.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 1