Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 3:10-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Toki santu-santurako metalezko hegaldun izaki bi egin zituen eta urrez jantzi.

11-13. Hegaldun izaki haiek, hegoak zabalik, hamar metro ziren luze. Bataren kanpoaldeko hegoak alde bateko horma ukitzen zuen eta bestearenak beste aldekoa; erdialdeko bi hegoek, berriz, elkar ukitzen zuten. Hego bakoitza bi metro eta erdikoa zen. Hegaldun izaki haiek zutik zeuden, sarrerara begira.

14. Errezela ere egin zuen, lihozkoa, more, gorri eta gorriminez tindatua eta bertan hegaldun izakiak bordatu zituen.

15. Tenpluaren aurrealderako hamazazpi eta erdina metroko bi zutabe egin zituen; bakoitzak gainean bi metro eta erdiko kapitela zuen.

16. Kate-sortak ere egin zituen eta zutabeen goialdean ezarri gero, ehun granada-fruitu egin zituen kate-sortetan ezartzeko.

17. Bi zutabe haiek tenpluaren aurrealdean ezarri zituen ezker-eskuin; eskuinekoari «Jakin» deitu zion, eta ezkerrekoari «Boaz».

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 3