Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Tenpluaren eraikuntza

1. Jerusalemen, Moria mendian, hasi zen Salomon Jaunaren tenplua eraikitzen, Davidek prestatua zuen tokian, Ornan jebustarraren larrainean, han agertu baitzitzaion Jauna Salomonen aita Davidi.

2. Bere erregetzako laugarren urteko bigarren hilabetean hasi zuen eraikuntza.

3. Hona hemen Jainkoaren tenplua eraikitzeko Salomonek erabaki zituen neurriak: hogeita hamar metro luze eta hamar metro zabal.

4. Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen —tenpluaren zabalera bera—, eta hirurogei metro gora. Barrua urre garbiz jantzi zuen.

5. Sala handia zipres-zurez estali zuen eta gainetik urre garbiz jantzi; gero, palmondo eta lore-sortazko irudiz apaindu zuen,

6. baita harribitxiz ere. Urrea Parbaimdik ekarria zen.

7. Sala guztia urrez jantzi zuen: habeak, ateburuak, hormak eta ateak. Hormetan hegaldun izakiak zizelkatu zituen.

8. Gero, toki santu-santua egin zuen; hamar metro zen luze eta hamar metro zabal —tenpluaren zabalera bera—. Toki hura janzteko hogei tona urre baino gehiago erabili zuen.

9. Iltzeak ere urrezkoak ziren; bakoitzak kilo erdia pisatzen zuen. Goiko gelak ere urrez estali zituen.

10. Toki santu-santurako metalezko hegaldun izaki bi egin zituen eta urrez jantzi.

11-13. Hegaldun izaki haiek, hegoak zabalik, hamar metro ziren luze. Bataren kanpoaldeko hegoak alde bateko horma ukitzen zuen eta bestearenak beste aldekoa; erdialdeko bi hegoek, berriz, elkar ukitzen zuten. Hego bakoitza bi metro eta erdikoa zen. Hegaldun izaki haiek zutik zeuden, sarrerara begira.

14. Errezela ere egin zuen, lihozkoa, more, gorri eta gorriminez tindatua eta bertan hegaldun izakiak bordatu zituen.

15. Tenpluaren aurrealderako hamazazpi eta erdina metroko bi zutabe egin zituen; bakoitzak gainean bi metro eta erdiko kapitela zuen.

16. Kate-sortak ere egin zituen eta zutabeen goialdean ezarri gero, ehun granada-fruitu egin zituen kate-sortetan ezartzeko.

17. Bi zutabe haiek tenpluaren aurrealdean ezarri zituen ezker-eskuin; eskuinekoari «Jakin» deitu zion, eta ezkerrekoari «Boaz».