Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 24:3-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Joiadak bi emazterekin ezkonarazi zuen, eta hauek seme-alabak eman zizkioten.

4. Aldi hartan, Joaxek Jaunaren etxea konpontzeko erabakia hartu zuen.

5. Apaizak eta lebitarrak bildu eta esan zien: «Zoazte Judako hiri guztietara eta bildu israeldar guztien artean zeuen Jainkoaren etxea urtero konpontzeko behar den dirua. Ibili bizkor!»Lebitarrak, ordea, ez ziren bizkor ibili.

6. Orduan, erregeak Joiada apaiz nagusiari dei egin eta esan zion: «Zergatik ez zara ahalegindu lebitarrek Judan eta Jerusalemen zerga bil zezaten? Jaunaren zerbitzari Moisesek eta israeldarren biltzar osoak ezarri zuten zerga hori, Jaunaren itun-agiria gordetzen zen oihal-etxolarako.

7. Badakizu Ataliak, emakume maltzur hark, eta beraren kidekoek Jainkoaren etxea hondatzen utzi zutela eta, gainera, Baalen kulturako erabili ohi zituztela tenpluko gauza sakratu guztiak».

8. Orduan, erregeak atabaka bat eginarazi eta kanpoan, Jaunaren etxeko atean, ipintzeko agindu zuen.

9. Gero, Judan eta Jerusalemen jakinarazi zuten Jainkoaren zerbitzari Moisesek basamortuan Israeli ezarritako zerga ekarri behar zitzaiola Jaunari.

10. Agintariek eta herri osoak, pozez beterik, beren dirua ekarri eta atabaka betetzeraino eman zuten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 24