Orduan, erregeak Joiada apaiz nagusiari dei egin eta esan zion: «Zergatik ez zara ahalegindu lebitarrek Judan eta Jerusalemen zerga bil zezaten? Jaunaren zerbitzari Moisesek eta israeldarren biltzar osoak ezarri zuten zerga hori, Jaunaren itun-agiria gordetzen zen oihal-etxolarako.