Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 3:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Jentilak eta Samariako gudari-talde handia bildu zituen Apoloniok, Israelen kontra gudukatzeko asmoz.

11. Judasek, hori jakitean, bidera atera, menderatu eta hil egin zuen Apolonio. Jende asko erori zen zauritua; gainerakoek ihes egin zuten.

12. Harrapakinak bildurik, Judasek beretzat hartu zuen Apolonioren ezpata, eta aurrerantzean ezpata hura erabili zuen bere bizitzako gudukatze guztietan.

13. Gudura joateko asmoz Judasek bere inguruan gudari eta jende-talde leiala bildu zuela jakitean, Seronek, Siriako gudarostearen buruzagiak,

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 3