Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 15:12-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. ohartu baitzen aldi txarrak zetozkiola gainera, gudari-taldeek utzi zutenez gero.

13. Orduan, Antiokok Dora aurrean ezarri zuen kanpalekua, ehun eta hogei mila gudari eta zortzi mila zaldunekin.

14. Inguratu zuen hiria eta, aldi berean, gudaontziak hurbildu ziren itsasaldetik. Horrela, lehorrez eta itsasoz setiatu zuten, eta ezin zen inor sartu, ez atera.

15. Bitartean, itzuli ziren Erromatik Numenio eta beronen lagunak, zenbait errege eta herrialderentzako gutunak ekarriz. Hau zioten:

16. «Luziok, erromatarren kontsulak, Ptolomeo erregeari, agur!

17. Juduen mandatariak etorri zaizkigu adiskide eta gudalagun bezala. Simon apaiz nagusiak eta judu-herriak igorririk zetozen, lehendik beraiekin genituen adiskidetasuna eta hitzarmena berritzera.

18. Urrezko babeski bat ekarri ziguten, seiehun kilokoa.

19. Horregatik, egoki iruditu zaigu erregeei eta herriei idaztea, juduei inolako kalterik egin ez diezaieten aginduz, ezta erasorik ere haien hiri eta herrialdeari, eta ez diezaietela lagundu haien erasotzaileei.

20. Ekarri diguten babeskia onartzea ere erabaki dugu.

21. Beraz, juduen herrialdetik gizon gaizkileak ihesi joan eta zuenean gerizatzen badira, itzul itzazue Simon apaiz nagusiaren eskuetara, bere legearen arabera zigor ditzan».

22. Gutun hau bera bidali zieten Demetrio, Atalo, Ariarate eta Arsake erregeei,

23. baita herrialde guztietara ere: Sampsame, Esparta, Delos, Mindos, Sizion, Karia, Samos, Panfilia, Lizia, Halikarnaso, Rodas, Faselida, Kos, Side, Arados, Gortina, Knido, Zipre eta Zirenera..

24. Gutun beronen beste kopia bat Simon apaiz nagusiari ere igorri zioten.

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 15