Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 12:19-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Hona hemen Oniasi bidalitako gutunaren kopia:

20. «Areios-ek, espartarren erregeak, Onias apaiz nagusiari, agur!

21. Aurkitu dugun agiri batek dio, espartarrak eta juduak senide direla eta Abrahamen jatorrikoak.

22. Hau jakinik, idatz iezaguzue, mesedez, ongi zareten esanez.

23. Guk, geure aldetik, hau idazten dizuegu: Zuen abere eta ondasunak gureak dira eta gureak zuenak. Beraz, zuei honen guztiaren berri emateko agintzen dugu».

24. Demetrioren gudalburuak, lehen baino gudari-talde handiagoarekin, borrokarako asmoz zetozkiola jakitean,

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 12