Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 17:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Galaad eskualdean zegoen Tixbe herriko Eliasek esan zion Akab erregeari: «Ala Jauna, Israelen Jainkoa! Haren zerbitzari nauzu ni. Horra, ez du ihintzik, ez euririk egingo hurrengo urteetan, nik agintzean baizik».

2. Jaunak honela hitz egin zion Eliasi:

3. «Abia zaitez hemendik, zoaz ekialderantz eta gorde zaitez Jordan ibaiaz beste aldera dagoen Kerit erreka inguruan.

4. Errekatik edango duzu, eta zuri bertan jaten emateko agindu diet beleei».

5. Beraz, Elias abiatu eta, Jaunak agindu bezala, Jordan ibaiaz beste aldera dagoen Kerit errekan gelditu zen.

6. Beleek goizean ogia eta haragia ekarri ohi zioten, eta orobat arratsean ere, eta errekatik edaten zuen ura.

7. Aldi baten buruan, ordea, agortu egin zen erreka, lurralde hartan ez baitzuen euririk egin.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 17