Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 1:50-53 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

50. Adoniasek, Salomonen beldurrez, joan eta etxolako aldareak ertzetan zituen adarrei heldu zien.

51. Orduan, esan zioten Salomoni:—Salomon erregearen beldur da Adonias eta aldareko adarrei atxikia dago. Honela dio: «Zin egin diezadala Salomonek ez nauela ezpataz hilko».

52. Salomonek, orduan:—Jator jokatzen badu, ez zaio ile bat ere eroriko lurrera; baina nolabaiteko gaiztakeriarik aurkitzen badiogu, heriotza izango du.

53. Orduan, Salomonek Adonias aldaretik jaitsarazteko agindu zien batzuei. Adonias etorri eta ahuspeztu egin zen Salomon erregearen aitzinean. Salomonek esan zion:—Zoaz zeure etxera!

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 1