Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 1:31-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Betsabek, erregearen aitzinean lurreraino ahuspezturik, esan zuen:—Gora beti David erregea, ene jauna!

32. Davidek, orduan:—Dei egin Tzadok apaizari, Natan profetari eta Joaiadaren seme Benaiasi.Hauek sartu zirenean,

33. erregeak esan zien:—Hartu zeuekin nire funtzionarioak eta jaitsi Gihon-era nire seme Salomon, nire mando gainean jarririk.

34. Tzadok apaizak eta Natan profetak gantzutu dezatela han Salomon Israelgo errege, eta zuek, adarra joz, egin oihu honela: «Gora Salomon erregea!»

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 1