Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 1:25-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Izan ere, idi, zekor gizendu eta ardi ugari hil du gaur, eta zure seme guztiak, gudalburuak eta Abiatar apaiza gonbidatu ditu. Han ari dira denak berarekin jan-edanean eta oihuka: «Gora Adonias erregea!»

26. Baina ni ez naute gonbidatu, eta ez Tzadok apaiza, ez Joiadaren seme Benaias, ez zure zerbitzari Salomon ere.

27. Egiaz zuk agindurik egin al dute hori? Guri, zeure zerbitzarioi, ez diguzu esan nor izanen den zure hurrengo erregea.

28. Erregeak, orduan, agindu zuen:—Dei egin Betsaberi!Betsabe sartu eta zutik gelditu zen erregearen aurrean.

29. Orduan, erregeak honela egin zuen zin:—Ala Jauna, atsekabe orotatik atera nauena!

30. Zin egin nizun, bai, Jaunarengatik, Israelen Jainkoarengatik, zure seme Salomon izanen zela nire ondorengo erregea eta bera jarriko zela nire errege-aulkian. Hara, gaur beteko dut zin hura!

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 1