Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 1:20-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Zeuri begira dituzu israeldar guztien begiak, zure ondoren errege-aulkian nor jarriko den zuk esateko zain.

21. Bestela, ene errege jauna, zu hiltzean, neure seme Salomon eta biok hil egin nahi izango gaituzte.

22. Betsabe erregearekin mintzatzen ari zelarik, heldu zen Natan profeta

23. eta jakinarazi zioten erregeari Natan profeta etorri zela. Erregearen aitzinera sartu eta ahuspeztu egin zen.

24. Natanek esan zuen:—Ene errege jauna, zuk izendatu al duzu Adonias zure ondorengo errege izan eta zure errege-aulkian eser dadin?

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 1