Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 5:40-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

40. Haiek barre egiten zioten. Baina Jesusek guztiak kanpora bidali zituen eta, neskaren aita-amak eta berarekin etorriak harturik, neska zegoen tokira sartu zen.

41. Eskutik heldu eta esan zion: «Talitha kum» (hau da: «Neskatxa, zuri diotsut: Jaiki zaitez»).

42. Berehala zutitu eta ibiltzen hasi zen, hamabi urte bazituen eta. Jende guztia harri eta zur gelditu zen.

43. Jesusek zorrotz agindu zien inork ere ez zezala jakin. Eta neskatxari jaten emateko esan zien.

Irakurri kapitulu osoa Markos 5