Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 12:37-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

37. «Davidek berak Jauna esaten dio; beraz, nola izan dezake ondorengo?»Jendetza ugariak atseginez entzuten zion.

38. Bere irakastaldian, beste hau ere esan zien: «Zabiltzate kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak agur egitea;

39. gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak.

40. Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek».

Irakurri kapitulu osoa Markos 12