Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 12:2-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Bere garaian, morroi bat bidali zien nekazariei, mahastiaren fruitutik zegokion partea jasotzera.

3. Baina haiek morroia hartu, jo eta esku-hutsik bidali zuten.

4. Berriro beste morroi bat bidali zien; hau ere buruan zauritu eta irainez bete zuten.

5. Beste bat ere bidali zien geroago, eta hil egin zuten. Ondoren, beste asko, eta batzuk jo eta besteak hil egin zituzten.

6. Bazuen oraindik beste norbait, bere seme maitea; eta huraxe bidali zien azkena, honela pentsatuz: “Neure semeari bederen izango diote begirune”.

7. Nekazariek, ordea, esan zuten beren artean: “Oinordekoa duk! Hil dezagun eta mahastiaren jabe izango gaituk!”

8. Hartu, hil eta mahastitik kanpora bota zuten.

9. «Zer egingo ote du mahasti-jabeak? Joan eta garbitu egingo ditu langile horiek, eta mahastia beste batzuen esku utziko.

10. Ez al duzue irakurri Liburu Santuetako hura: «Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.

11. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri?»

12. Lege-maisu eta zaharrak Jesus atxilotu nahian zebiltzan, ongi jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. Baina, jendearen beldurrez, utzi eta alde egin zuten.

13. Gero, fariseu eta Herodesen alderdiko batzuk bidali zizkioten Jesusi, hitzen batean harrapatzeko asmoz.

14. Etorri eta esan zioten:—Maisu, badakigu egiazale zarena eta ez dizuna axolarik inoren zeresanak; zuk, gizakiaren itxurari begiratu gabe, Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzu. Zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez? Ordaindu behar al diogu, bai ala ez?

15. Baina Jesusek, haien azpikeriaz oharturik, esan zien:—Zergatik zatozkidate zirika? Ekarri txanpon bat, ikusteko.

16. Ekarri zioten, eta Jesusek galdegin zien:— Norenak dira irudi eta izen hauek?Haiek erantzun:—Zesarrenak.

17. Jesusek, orduan:—Eman Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.Txunditurik utzi zituen erantzun honekin.

18. Ondoren, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi. Hauek ez dute sinesten hildakoak pizten direnik. Eta honela galdegin zioten:

19. —Maisu, Moisesek idatzi zigun: Norbaiti anaia hiltzen bazaio, emaztea seme-alabarik gabe utziz, ezkon bedi alarguntsarekin, anaiari ondorengoa emateko.

Irakurri kapitulu osoa Markos 12