Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 12:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jesus parabola bidez hitz egiten hasi zitzaien: «Gizon batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen.

2. Bere garaian, morroi bat bidali zien nekazariei, mahastiaren fruitutik zegokion partea jasotzera.

3. Baina haiek morroia hartu, jo eta esku-hutsik bidali zuten.

4. Berriro beste morroi bat bidali zien; hau ere buruan zauritu eta irainez bete zuten.

5. Beste bat ere bidali zien geroago, eta hil egin zuten. Ondoren, beste asko, eta batzuk jo eta besteak hil egin zituzten.

6. Bazuen oraindik beste norbait, bere seme maitea; eta huraxe bidali zien azkena, honela pentsatuz: “Neure semeari bederen izango diote begirune”.

7. Nekazariek, ordea, esan zuten beren artean: “Oinordekoa duk! Hil dezagun eta mahastiaren jabe izango gaituk!”

8. Hartu, hil eta mahastitik kanpora bota zuten.

9. «Zer egingo ote du mahasti-jabeak? Joan eta garbitu egingo ditu langile horiek, eta mahastia beste batzuen esku utziko.

10. Ez al duzue irakurri Liburu Santuetako hura: «Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.

11. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri?»

Irakurri kapitulu osoa Markos 12