Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 11:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jerusalemera hurbildu zirenean, Oliamendi inguruko Betfage eta Betania herrixketara iritsirik, bere ikasleetako bi bidali zituen Jesusek,

2. esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; sartu orduko, astakume bat aurkituko duzue lotuta, gainean inor jarri ez zaiona; askatu eta ekarri.

3. Norbaitek zer ari zareten galdetuko balizue, erantzun: “Jaunak behar du, baina berehala itzuliko du” ».

4. Joan ziren, bada, eta han aurkitu zuten astakumea ate ondo batean kanpotik lotuta, eta askatzen hasi ziren.

Irakurri kapitulu osoa Markos 11