Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 6:36-39 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

36. Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua den bezala.

37. «Ez gaitzetsi inor eta Jainkoak ere ez zaituzte gaitzetsiko; ez kondenatu inor eta Jainkoak ere ez zaituzte kondenatuko; barkatu, eta Jainkoak ere barkatuko dizue;

38. eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».

39. Eta parabola bat ere esan zien: «Itsua itsuaren gidari izan ote liteke? Ez ote dira biak zulora eroriko?

Irakurri kapitulu osoa Lukas 6