Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 14:26-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. «Norbaitek nirekin etorri nahi badu eta ez banau ni bere aita-amak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak eta bere burua ere baino maiteago, ez daiteke izan nire ikasle.

27. Bere gurutzea hartu eta nire ondoren ez datorrena ez daiteke izan nire ikasle.

28. «Izan ere, zuetako nork, dorrea egin nahi badu, ez ditu aldez aurretik eseri eta gastuen kontuak ateratzen, bukatzeko adina ba ote duen ikusteko?

29. Bestela, zimenduak hartu ondoren bukatu ezin izango balu, ikusiko luketen guztiek barre egingo liokete,

Irakurri kapitulu osoa Lukas 14