Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 14:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Behin batean, larunbatez, fariseu-buruetako baten etxera joan zen Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan zegozkion.

2. Gizon urmindun bat zegoen han, Jesusen aurrean.

3. Jesusek lege-maisu eta fariseuei galdetu zien: «Zilegi al da larunbatez inor sendatzea, bai ala ez?»

4. Haiek isilik gelditu ziren. Orduan, Jesusek gaixoa eskutik hartu, sendatu eta bidali egin zuen.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 14