Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 7:2-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Beste aingeru bat ikusi nuen ekialdetik igotzen, Jainko biziaren zigilua zuelarik, eta ozenki egin zien deiadar lurra eta itsasoa hondatzeko ahalmena eman zitzaien lau aingeruei,

3. esanez: «Ez hondatu lurra, ez itsasoa, ezta zuhaitzak ere, harik eta gure Jainkoaren zerbitzariak bekokian zigiluz markatu arte».

4. Zigiluz markatuak zenbat ziren entzun nuen: ehun eta berrogeita lau mila, israeldar leinu guztietarik hartuak:

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 7