Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22

Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Ehun eta berrogeita lau mila zigilatuak

1. Ondoren, lau aingeru ikusi nituen lurraren lau ertzetan zutik, lurreko lau haizeei eusten, haizeak jo ez zezan ez lurrean, ez itsasoan, ezta zuhaitzetan ere.

2. Beste aingeru bat ikusi nuen ekialdetik igotzen, Jainko biziaren zigilua zuelarik, eta ozenki egin zien deiadar lurra eta itsasoa hondatzeko ahalmena eman zitzaien lau aingeruei,

3. esanez: «Ez hondatu lurra, ez itsasoa, ezta zuhaitzak ere, harik eta gure Jainkoaren zerbitzariak bekokian zigiluz markatu arte».

4. Zigiluz markatuak zenbat ziren entzun nuen: ehun eta berrogeita lau mila, israeldar leinu guztietarik hartuak:

5. Judaren leinutik hamabi mila zigilatu;Rubenen leinutik hamabi mila;Gaden leinutik hamabi mila;

6. Aserren leinutik hamabi mila;Neftaliren leinutik hamabi mila;Manasesen leinutik hamabi mila;

7. Simeonen leinutik hamabi mila;Lebiren leinutik hamabi mila;Isakarren leinutik hamabi mila;

8. Zabulonen leinutik hamabi mila;Joseren leinutik hamabi mila;Benjaminen leinutik hamabi mila zigilatu.

Hautaturiko gizatalde handia

9. Ondoren, gizatalde handi bat ikusi nuen, inork kontaezin ahalakoa; nazio, arraza, herri eta hizkuntza guztietako jendea zegoen, tronuaren eta Bildotsaren aurrean zutik, soineko zuriz jantziak eta palma-adarrak eskuetan.

10. Eta ahots handiz egiten zuten deiadar:«Tronuan eseria dagoengure Jainkoari eta Bildotsarizor diegu salbamena».

11. Tronu, zahar eta lau izaki bizidunen inguruan zutik zeuden aingeru guztiak ahuspeztu egin ziren tronuaren aurrean eta Jainkoa adoratu zuten,

12. esanez:«Amen. Bedeinkazioa, aintza,jakinduria, esker ona, ohorea,ahalmena eta indarragure Jainkoari menderen mendetan.Amen».

13. Orduan, zaharretako bat mintzatu zitzaidan, esanez:—Soineko zuriz jantziak dauden horiek, zein dira eta nondik datoz?

14. Nik erantzun nion:—Ene Jauna, zeuk jakingo duzu.Hark esan zidan:—Larrialdi handitik datozenak dira horiek; beren soinekoak Bildotsaren odolean garbitu dituzte eta zuritu.

15. Horregatik, Jainkoaren tronu aurrean daude, gau eta egun hura bere tenpluan zerbitzatzen, eta tronuan eseria dagoena horiekin biziko da.

16. Ez dira gehiago gose, ez egarri izango, eta ez ditu eguzkiak, ez sargoriak joko,

17. tronuaren erdian dagoen Bildotsak bazkatuko baititu eta ur biziko iturburuetara gidatuko; begietako malko guztiak xukatuko dizkie Jainkoak.