Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 17:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Baina aingeruak esan zidan: «Zergatik harritzen zara? Nik adieraziko dizut emakumearen eta berau gainean daraman eta zazpi buru eta hamar adar dituen piztiaren esanahia.

8. «Ikusi duzun piztia lehen bazen, baina orain ez; lur azpiko leizetik igoko da, baina hondamendirantz doa. Beren izenak biziaren liburuan munduaren sorreratik idatzirik ez dituzten lurreko bizilagunak harritu egingo dira piztia ikustean, lehen bazen eta orain ez den piztia berriro agertzen ikustean.

9. Buruargitasuna behar da hemen. Zazpi buruak, emakumea gainean eseria dagoen zazpi muinoak dira; zazpi errege ere esan nahi dute:

10. bost erori dira, bat oraingoa da eta bestea oraindik ez da etorri; baina etorritakoan gutxi iraungo du.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 17