Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 12:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Ezagutzen dut nik kristau bat, orain hamalau urte hirugarren zeruraino eraman zutena —gorputzarekin ala gorputzik gabe ote zen ez dakit, Jainkoak daki—.

3-4. Eta badakit gizon hori paradisura eraman zutela —gorputzarekin ala gorputzik gabe ez dakit, Jainkoak daki—, eta han, gizakiak ezin esan ditzakeen hitzak entzun zituela.

5. Halako gizonaz harrotuko naiz ni; neure buruaz, ordea, ez, neure ahuleziaz ez bada.

6. Harrotuko banintz, hala ere, ez litzateke burugabekeria izango, egia hutsa esango nuke eta; baina bego horretan, inork niregan ikusten edo entzuten duenak adierazten duena baino handiagotzat har ez nazan,

7. aparteko goi-agerpenak izan ditudala eta.Horiek direla-eta neure burua den baino handiagotzat jo ez dezadan, oinaze bat emana izan zait, haragian sartutako eztena bailitzan, harro ez nadin jo eta jo ari zaidan Satanasen ordezkaria.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 12