Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 6:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Esklabotzaren uztarpean dauden guztiek har ditzatela beren nagusiak ohoragarritzat, Jainkoaren izenaz eta gure irakaspenaz inork gaizki hitz egin ez dezan.

2. Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets, fedean senide dituztela eta; aitzitik, hobeki zerbitza ditzatela, zerbitzu hori hartzen dutenak ere sinestedunak eta Jainkoak maitatuak baitira.

3. Hau da irakatsi eta aholkatu behar duzuna. Besterik irakasten duena eta Jesu Kristo gure Jaunaren hitz osasungarrira eta jainkozaletasunaren araberako irakaspenetara egokitzen ez dena

4. harrokeriak itsututako ezjakina da, eztabaida eta hitz-liskarretarako joera gaixoa duena. Hortik sortzen dira bekaizkeriak, auziak, irainak, susmo txarrak,

5. etengabeko sesioak; horietan aritzen direnak burua galdutako jendea da, egiaren axolarik gabea; horiek erlijioa irabazpide bihurtzen dute.

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 6