Itun Zaharra

Itun Berria

1 Pedro 3:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Era berean, zuek, senarrok, jabe zaitezte emakumea izatez bigunagoa dela, eta erakutsi dagokion errespetua elkar bizitzan, hark ere, zuek bezalaxe, betiko biziaren dohaina hartuko baitu. Horrela, ez duzue eragozpenik izango elkarrekin otoitz egiteko.

8. Dena den, izan zaitezte denok gogo eta sentiera bateko, elkarren senide on, errukior eta apal.

9. Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz, ezta irainari irainaz ere, bedeinkazioz baizik, Jainkoak bere bedeinkazioa jasotzeko deitu zaituzte eta.

10. Izan ere, bizia maite duenak , luzaroan bizi eta zoriontsu izan nahi duenak, mihia gorde behar du gaitzetik eta ezpainak engainutik.

11. Gaitzetik aldendu behar du eta on dena egin, bakea bilatu eta haren bidetik ibili.

12. Zintzoengan baititu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak; baina gaizkileei aurpegi ematen die Jaunak.

Irakurri kapitulu osoa 1 Pedro 3