Itun Zaharra

Itun Berria

1 Pedro 3:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zuek ere, emazteok, izan zaitezte zeuen senarren menpeko; horrela, horietakoren batzuek salbamen-mezua onartzen ez badute ere, emazteen jokabideak, eta ez hitzek, salbamenerako irabaz ditzan,

2. zuen jokabide garbi eta errespetuzkoa ikusteak, alegia.

3. Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz;

4. baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Pedro 3