Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 5:9-12-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Beste gutunean jende lizunekin ez elkartzeko esaten nizuen.

10. Ez nintzen mundu honetako lizunez mintzo, edo hemengo diruzale, lapur eta sasijainkozaleez; bestela, mundutik atera egin beharko zenukete.

11. Hau da esan nahi nizuena: kristau direla esan eta lizun, diruzale, sasijainkozale, izen onaren kentzaile, mozkor edo lapur direnekin ez elkartzeko. Horrelakoekin, ezta otordu bat egin ere!

12-13. Ez dagokit niri kanpokoak epaitzea; horiek Jainkoak epaituko ditu. Zuek elkartekideak epaitu behar dituzue. Liburu Santuak dio: Bota gaiztoa zeuen artetik.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 5