Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 5:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Leku guztietan zabaldua dago, zuen artean lizunkeri arazo bat dagoela, eta ez nolanahikoa, jentilen artean ere gertatzen ez direnetakoa baizik: zuetako batek amaordea omen du emazte.

2. Eta zuek, negar egin beharrean, harro jarraitzen duzue, eta ez duzue bota zeuen artetik horrela jokatu duena.

3. Bada, nik, gorputzez urruti baina espirituz hor bertan nagoen honek, erabakia dut dagoeneko hori egin duenarentzat epaia, bertan banengo bezalaxe:

4. Jesus gure Jaunaren izenean bilduko zarete —eta han izango naiz ni ere espirituz— eta, Jesus gure Jaunaren ahalmenez,

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 5