Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 3:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Jainkoaren tenplua hondatzen duena, hondatu egingo du Jainkoak, Jainkoaren tenplua santua baita: tenplu hori zuek zarete.

18. Ez beza inork bere burua engaina! Zuetako norbaitek mundu honen arabera jakintsu dela uste badu, egin bedi zoro, egiaz jakintsu izateko.

19. Mundu honetako jakinduria, izan ere, zorakeria da Jainkoaren begietan, Liburu Santuak dioen bezala: Jakintsuak beren maltzurkerian harrapatzen ditu.

20. Eta beste hau ere badio: Badaki Jaunak jakintsuen asmoak hutsalak direla.

21. Beraz, ez bedi inor harro gizakiez, dena zuena baita:

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 3