Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 11:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Gizonak, bada, ez du estali behar burua, Jainkoaren irudi eta berorren aintzaren isla baita; emakumea, berriz, gizonaren aintzaren isla da,

8. ez baitator gizona emakumeagandik, emakumea gizonarengandik baizik;

9. eta ez zen gizona egin emakumeagatik, emakumea gizonarengatik baizik.

10. Horregatik eta aingeruenganako begiruneagatik, emakumeak mendetasunaren ezaugarria eraman behar du buruan.

11. Hala ere, kristau-ikuspegitik, ez da emakumerik gizasemerik gabe, ezta gizasemerik ere emakumerik gabe.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 11