Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 11:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Beraz, burua estali nahi ez badu, moztu dezala erabat ilea. Baina emakumeari ilea erabat mozturik edo kaskamotz egotea lotsagarri bazaio, estal dezala burua.

7. Gizonak, bada, ez du estali behar burua, Jainkoaren irudi eta berorren aintzaren isla baita; emakumea, berriz, gizonaren aintzaren isla da,

8. ez baitator gizona emakumeagandik, emakumea gizonarengandik baizik;

9. eta ez zen gizona egin emakumeagatik, emakumea gizonarengatik baizik.

10. Horregatik eta aingeruenganako begiruneagatik, emakumeak mendetasunaren ezaugarria eraman behar du buruan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 11