Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 11:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Ez al dizue naturak berak erakusten gizasemearentzat lotsagarri dela ilea luze eramatea,

15. emakumearentzat ohoragarri den bezala? Izan ere, ile luzea buruko estalkitzat eman zion Jainkoak emakumeari.

16. Halaz guztiz, norbaitek eztabaidaka hasi nahi balu, jakin beza guk ez dugula horrelako ohiturarik eta Jainkoaren eliz elkarteek ere ez.

17. Oharpen hauek egiten dizkizuedalarik, ezin ditut ontzat eman zuen batzarrak, on baino kalte handiagoa egiten baitizuete.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 11