12. Eta ene beguiac beguiratu diote ene etsaiei, eta ene beharriac adituco du ene contra jaiquitzen diren gaixtaguinen gaineco erabaquia.
13. Prestua palma beçala loratuco da; berhatuco da Libango cedroa beçala.
14. Jaunaren etchean landatuac loratuco dira gure Jaincoaren etcheco lorioetan.
15. Çaharce on batean berhatuco dira oraino; eta onez betheac içanen dira,
16. Goraqui eçagutaraz deçaten, Gure Jainco Jauna çucena dela, eta tzarqueriaric haren baithan ez dela.