117. Lapin neçaçu eta salbatua içanen naiz, eta çure legueac gogoan erabiliren ditut bethi.
118. Arbuiatzen ditutzu çure erabaquietaric guibelatzen direnac, tzarrac direlacotz hequien gogoetac.
119. Legue-hauste batzuençat iduqui ditut lurreco bekatore guciac; hargatic maithatu ditut çure lekucotasunac.
120. Çure beldurraz alderen-berce iragan çaçu ene haraguia; ecen çure erabaquien beldur naiz. AIN.
121. Çucentasunean ibili naiz eta çucenari eman diot bere bidea: ez beneçaçu arthic ene belzten hari direnen escuetara.
122. Oneraco lagunça eguin dioçoçu çure cerbitzariari: ez beneçate belz hampurutsuec.
123. Çure ganicaco salbamenduaren eta çure çucentasuneco aguinçaren iguri, ene beguiac iraunguitu dira.
124. Çure cerbitzariarequin eguiçu çure urricalmenduaren arabera, eta irakats diçadatzu çure legueac.