Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4

Itun Zaharra

Itun Berria

Jonasen Profecia 3 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta bigarrera aldico Jonasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerralaric:

2. Jaiqui çaite, eta çoaz Ninibaco hiri handira, eta han erançun çaçu nic erraten darotzudan erançuquia.

3. Eta jaiqui cen Jonas, eta, Jaunaren hitzaren arabera, Ninibara goan cen; eta Niniba hain cen hiri handia, non baitzuen hirur egunen bidea.

4. Eta Jonasec, sarcen abiatu cenetic, eguin çuen egun baten bidea, eta oihu eguiten çuen eta erraten: Oraino berrogoi egun, eta hiria xahutua içanen da.

5. Eta Ninibarrec sinhetsi çuten Jaincoa baithan; erançun çuten barura, eta handienetic ttipieneraino çakuz jaunci ciren guciac.

6. Eta berria heldu içan citzaioen Ninibaco erregueri, eta jaiqui cen bere tronutic, eta arthiqui cituen bere soinecoac, eta jaunci çuen çaku bat, eta jarri cen hautsaren erdian.

7. Eta Niniban oihu eguin eta erançun çuten erregueren eta buruçaguien manamenduz, erranez: Guiçonec, çaldiec, idiec, ardiec ez beçate den-gutiena dasta; ez beitez alha, eta ez beçate uric edan.

8. Çakuz estal beitez guiçonac eta aciendac; beren indar guciaz deihadareguin bioçote Jaunari; eta batbedera bihur bedi bere bide gaixtotic eta escuen gainean duen tzarqueriatic.

9. Norc daqui hean ez den itzulico Jaincoa, eta hean ez duen barkatuco; hean ez den bihurco bere hasarrearen iraquiduratic, eta hala ez baicare galduco?

10. Eta Jaincoac ikusi cituen hequien eguinçac, itzuli cirela beren bide tzarretic; eta Jaincoa urricaldu cen hequiei eguinen ciotela erran çuen gaizquiaren gainean, eta etzioten eguin.