Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4

Itun Zaharra

Itun Berria

Jonasen Profecia 2 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunac han eçarri çuen arrain handi bat Jonasen iresteco; eta Jonas arrainaren sabelean egotu cen hirur gau-egunez.

2. Eta bere Jainco Jaunari othoitz eguin cioen arrainaren sabeletic,

3. Eta erran cioen: Ene hesturaco lekutic Jaunari eguin diot deihadar, eta ençun nau; hobiaren ondotic oihu eguin dut, eta aditu duçu ene minçoa.

4. Arthiqui nauçu lecera, itsasoaren barnera, eta urec inguratu naute; çure tirain eta uhinac oro iragan çaizquit gainetic.

5. Eta nic erran dut: Iraicia naiz çure beguien aitzinetic; berriz ikusiren dut halere çure templo saindua.

6. Urec inguratu naute, bicia kenceco heineraino; leceac birundan hartu nau, itsasoac estali darot burua.

7. Mendien behereco erroetara jautsi naiz; lurreco hersgailuec guilçatu naute bethico; eta çuc, ene Jainco Jauna, galcetic beguiraturen duçu ene bicia.

8. Ene arima hestutua cenean ene baithan, çutaz orhoitu naiz, Jauna; hel çadien ene othoitza çure gana, çure templo saindura.

9. Hutsalqueria alfer batzuei jarraiquitzen direnec uko eguiten diote beren alderaco urricalmenduari.

10. Bainan nic laudoriozco cantuequin imolaturen darozquitzut bitimac; eta ene salbatzeco, Jaunari bihurturen diozcat eguin diozcadan botu guciac.

11. Eta Jaunac arrainari erran, eta arrainac goiti eguin çuen Jonas leihorrera.