6. Guiçonac, emaztequiac, haurrac, erregueren alabac, eta Nabuçardanec soldadoen buruçaguiac Godoliasequin, Ahicamen seme Saphanen arresemearequin, utzi cituenac, eta Jeremias profeta, eta Baruc Neriasen semea;
7. Sarthu ciren Eguiptoco lurrean, ez baitziren Jaunaren hitzari ethordun içatu; eta heldu içan ciren Taphniseraino.
8. Eta Taphnisen Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerralaric:
9. Escuan har çatzu harri handi batzu eta gorde çatzu adrailuzco harrasiaren azpian den bobedan, Faraonen jaureguico athean, Taphnisen, Judu-guiçonec ikusten dutelaric;
10. Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non hartuco dudan Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzaria; eta igorrico dut; eta gorde ditudan harri horien gainean eçarrico dut haren tronua, eta harec harri horien gainean eçarrico du bere jarlekua.
11. Eta ethorriric joco du Eguiptoco lurra; hilceco direnac hilez, gathibu eramatecoac gathibu eramanez, ezpatarençatecoac ezpatan iraganez.
12. Sua biztuco du Eguiptoco jaincoen temploetan, eta erreco ditu, eta jaincoac eramanen ditu gathibu; eta Eguiptoco lurra erabilico du, arçainac bere capa soinean beçala; eta baquean ilkico da hemendic.
13. Eta xehacatuco ditu iguzquiaren temploco jaincomolde Eguiptoco lurrean direnac; eta Eguiptoco jaincoen temploac suz erreco ditu.