6. jauregizain: Ahixar; lanera behartuen arduradun: Adoniram, Abdaren semea.
7. Salomonek hamabi eskualdeburu zituen Israel osoan. Bakoitzak urtean hilabete batez hornitu behar zituen erregea eta beronen etxekoak.
8. Hona hemen haien izenak: Hurren semea, Efraimgo mendebaldean;
9. Dekerren semea, Makatzen, Xaalbimen, Bet-Xemexen, Elonen eta Bet-Hananen;
10. Heseden semea, Aruboten; bere ardurapean zituen honek Soko eta Hefer lurralde osoa ere;
11. Abinadaben semea, Salomonen alaba Tafat-ekin ezkondua, Dor mendialde osoan;