9. Harriak ateratzen dituenakberaiekin min hartuko;egurra ebakitzen ari denazauritzeko arriskuan dago.
10. Aizkora kamutsarekin,zorrozten ez baduzu,lan handiagoa egin beharko.Joka ezazu buruz,ahaleginari onura ateratzeko.
11. Garaiz xorarazi baino lehensugeak zizta egiten badu,ez du irabazirik suge-xorarazleak.
12. Jakintsuaren ahoari darion mintzoaatsegina da;zentzugabea, berriz,bere hitzak galduko du:
13. hizketan hasi orduko zorakeria dio,eta bukatzeanergelkeria gaiztoa dario;
14. ergelak berriketa ugari.Gizonak ez daki zer datorkion.Eta nork adieraz diezaiokeberaren ondoren zer gertatuko den?
15. Bai neketsua ergelaren lana;ez daki hirirako bidea ere.