1. Legea betetzeak opari ugari eskaintzeak beste balio du,
2. aginduetara makurtzea salbamen-opariak eskaintzea da.
3. Inori mesede egitea irin garbia oparitan ematea da,
4. eta limosna egitea gorespen-oparia eskaintzea.
5. Gaizkitik urruti dagoena du Jaunak gogoko;benetako barkamen-oparia da bidegabekeriatik urruntzea.
6. Ez aurkeztu, halere, Jaunaren aurrean esku-hutsik,
7. legeak aginduak baitira opari hauek guztiak.
8. Zintzoak oparigaien gantzak aldarean eskaintzean,haien lurrin gozoa Goi-goikoagana igotzen da.
9. Zintzoaren oparia atsegin zaio Jaunari,oroigarritzat eskainitakoa ez du honek ahaztuko.
10. Ohoratu Jauna eskuzabal,ez izan zikoitz zeure uztaren lehen fruituak ematen.