Itun Zaharra

Itun Berria

Sophoniasen Profecia 3:13-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Israelgo ondarrac ez dire tzarquerian harico, ez-eta gueçurrez minçatuco; mihi cimarkutsua ez da hequien ahoan aurkituco; ceren hequiec baquean baitire alhatuco eta etzanen, eta nihor ez baita içanen hequien icitzeco.

14. Siongo alaba, canta çatzu laudoriozco cantuac; bozcariotan sar çaite, Israel; boz çaite eta çure bihotz oroz jauz çaite, Jerusalemgo alaba.

15. Jaunac hautsi du çure contraco erabaquia; iraici ditu çure etsaiac: Israelgo erregue, Jauna çure erdian dago, ez duçu guehiago gaitzaren beldurric içanen.

16. Egun hartan erranen çaio Jerusalemeri: Ez içan beldurric; eta Sioni: Ez beitez erki çure escuac.

17. Çure Jainco Jauna hazcarric dago çure erdian; berac salbaturen çaitu: bozcarioz da bozturen çure gainean; çure amodioan du goço harturen; çure gainean çure esquer onetaco cantuen atseguinez da jauciren.

18. Bilduren ditut leguetic urrundu diren çoroac, ceren çure haurretaric baitziren, ez deçaçun guehiago hequien ariaz içan laidoric.

19. Huna non hilen ditudan orduan atsecabe eman içan darotzuten guciac; eta salbaturen dut maingu eguiten duena, eta bilduren dut iraicia içan cena; eta laudoriotan eta ospetan eçarriren dut ene populua bere ahalcamenduco toqui gucietan.

20. Ecen çuec erakarrico çaituztedan ordu hartan, eta bilduco çaituztedan mugan, ospetan eta laudoriotan eçarrico çaituztet lurreco populu gucien aitzinean, guibelerat çuen beguietara erakarri dituquedanean çuetaricaco gathibuac, dio Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Sophoniasen Profecia 3