Itun Zaharra

Itun Berria

Sophoniasen Profecia 3:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çorigaitz, hasarrearazlea, hiri berrerosi, uso burchoroa!

2. Ez du ençun Jaunaren minçoa; irakaspena ez du onhetsi; Jaunari ez dio bere sinhestea iduqui; bere Jaincoari etzaio hurbildu.

3. Haren buruçaguiac haren erdian dire, marrumaz dauden lehoinac iduri; haren juieec iduri dute otsoac, arratsean atzemana iresten dutenac, eta goiceco ez usten.

4. Haren profetac erhoac dire, guiçon malçurrac; haren aphecec lohitu dituzte gauça sainduac, tzarqui eguin dute leguearen contra.

5. Haren erdian Jauna da çucena, bidegabequeriaric ez du eguinen; goiz-goicetic arguira atheraturen du bere erabaquia; bainan gaixtaguinac ez du eçagutzen ahalqueric.

6. Xahutu ditut jendaiac, eta urratuac daude hequien dorreac; mortu eguin ditut hequien bideac, handic nihor iraganen ez den beçala; desmasiatuac daude hequien hiriac, guiçon bat gabe, egoiliar bat gabe.

7. Erran içan dut: Noizbait içanen çare bederen ene beldur, noizbait onhetsiren duçu irakaspena; eta horren egoitza ez da galduco bere eguitate gaixtoen gatic, ceinen ariaz açurriatu baitut. Gucia gatic, goicetic jaiquiz galduqueriari arthiqui diozcate beren gogoeta guciac.

8. Horren gatic iguric neçaçu, dio Jaunac, ethorquiçunean berriz jaiquico naicen eguneraco; ceren ene erabaquia baita, bilduco ditudala jendaiac eta batera ekarrico erresumac; eta hequien gainera ixurico dut ene gaitzidura, ene hasarre guciaren garra; ecen ene gaitzirizcoaren suaz iretsia içanen da lurra oro.

9. Alabainan orduan bihurturen diotet populuei ezpainetaco garbitasuna, Jaunaren icenean dei eguin deçaten oroc, eta gogo batez cerbitza.

10. Ethiopiaco hibaiez hainditic ethorriren dire ene errequeiçaleac; ene populu bazterretan barraiatuen umeec ekarriren darozquidate beren emaitzac.

11. Egun hartan etzare ahalcatua içanen çure asmu gucien ariaz, ceinetaz ene leguea hautsi baituçu; ceren orduan çure erditic kenduco baititut, beren espantuz çure burgoitasuna hancen dutenac, eta ez baitzare hampurusturen guehiago ene mendi sainduaz.

12. Eta çure erdian utzico dut populu bat beharra eta buluça, eta Jaunaren icenean içanen du bere phesquiça.

13. Israelgo ondarrac ez dire tzarquerian harico, ez-eta gueçurrez minçatuco; mihi cimarkutsua ez da hequien ahoan aurkituco; ceren hequiec baquean baitire alhatuco eta etzanen, eta nihor ez baita içanen hequien icitzeco.

Irakurri kapitulu osoa Sophoniasen Profecia 3