Itun Zaharra

Itun Berria

Sophoniasen Profecia 2:5-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Çorigaitz, itsas-cerrendan çaudeztenac, guiçon galduzco jendaquia! Hire gainera ciagoc Jaunaren hitza, Canaan, Filistindarraren lurra; eta xahuturen haut, haletan non egoiliar bat ez baita gueldituren.

6. Eta arçainen phausa-leku eta ardien hespil içanen da itsasoco cerrenda.

7. Eta hura içanen da Judatic guelditu direnençat; han alhaturen dituzte ardiac, eta arratsean Ascalongo etcheetan phausaturen dire; ceren beren Jainco Jauna goanen baitzaiote ikustera, eta atheraturen baititu beren gathibutasunetic.

8. Aditu ditut Moaben irainac eta Amonen semeen burhoac, ceinetaz ene populuari hidoica haritu baitire, eta çabaldu dire haren eremuen gainera.

9. Aria hortaz, Ala ni! dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac, Moab Sodoma beçala içanen dela, eta Amonen semeac Gomorha beçala. Hequien lurra elhorri iharra beçala, gatz-munthoin eta mortu içanen da bethiren bethico; ene populuco ondarrec larruturen dituzte, eta ene jendaquitic guelditu direnec azpiraturen dituzte.

10. Beren hampurusqueria gatic guerthatuco çaiote hori; ceren burhoca haritu eta burgoiqui diren jaiqui armadetaco Jaunaren populuaren gainera.

11. Lazgarri içanen da Jauna hequien gainean, eta aphalduren ditu lurreco jainco guciac; eta guiçonec adoraturen dute, ceinac bere toquitic, eta jendaien irla guciec ere bai.

12. Eta çuec ere, Ethiopiarrac, ene ezpatac hilen çaituztete.

13. Eta Jaunac hedaturen du escua ipharraldearen gainera, eta galduren du Asur eta eçarriren du hiri ederra jenderic ez bideric gabe, eta mortu bat beçala.

14. Eta haren erdian etzanen dire ardiac eta bazterretaco basabereac; haren athelasetan egonen dire pelicanoa eta sagarroia; ihiciec cantatuco dute haren leihoetan, beleec athaburuetan; ceren eceztatuco baitut haren indarra.

15. Horta hiri ospetsu hura, beldurric gabe bici cena, eta erraten çuena bere bihotzean: Ni banaiz, eta nitaz landara berceric ez da. Nola eguin da mortu, lar-aberearen ohance? Handic iraganen diren guciec eguinen dute xixtu eta dardaratuco dute escua.

Irakurri kapitulu osoa Sophoniasen Profecia 2