Itun Zaharra

Itun Berria

Sophoniasen Profecia 2:10-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Beren hampurusqueria gatic guerthatuco çaiote hori; ceren burhoca haritu eta burgoiqui diren jaiqui armadetaco Jaunaren populuaren gainera.

11. Lazgarri içanen da Jauna hequien gainean, eta aphalduren ditu lurreco jainco guciac; eta guiçonec adoraturen dute, ceinac bere toquitic, eta jendaien irla guciec ere bai.

12. Eta çuec ere, Ethiopiarrac, ene ezpatac hilen çaituztete.

13. Eta Jaunac hedaturen du escua ipharraldearen gainera, eta galduren du Asur eta eçarriren du hiri ederra jenderic ez bideric gabe, eta mortu bat beçala.

14. Eta haren erdian etzanen dire ardiac eta bazterretaco basabereac; haren athelasetan egonen dire pelicanoa eta sagarroia; ihiciec cantatuco dute haren leihoetan, beleec athaburuetan; ceren eceztatuco baitut haren indarra.

15. Horta hiri ospetsu hura, beldurric gabe bici cena, eta erraten çuena bere bihotzean: Ni banaiz, eta nitaz landara berceric ez da. Nola eguin da mortu, lar-aberearen ohance? Handic iraganen diren guciec eguinen dute xixtu eta dardaratuco dute escua.

Irakurri kapitulu osoa Sophoniasen Profecia 2