Itun Zaharra

Itun Berria

Sophoniasen Profecia 2:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çatozte, bil çaitezte, populu higüingarria,

2. Jaunaren manuac ilkiaraz deçan baino lehen egun hura, haiceac daraman herrautsa beçala; Jaunaren hasarreco hatsa çuen gainera ethor dadien aitzinean, Jaunaren egun gaitzidurazcoa çuen gainera jautsi baino lehen.

3. Jauna bilha çaçue, lurreco emeac, haren leguea beguiratu duçuenac; çucentasuna bilha çaçue, bilha çaçue emetasuna, hean nolazbait gueriçatuco çareten Jaunaren hasarreco egunean.

4. Ecen içanen dire, Gaça urratua eta Ascalon mortu eçarria; egüerdi bethean herrautsiren dute Açot, eta Acaron errotic içanen da eragotzia.

5. Çorigaitz, itsas-cerrendan çaudeztenac, guiçon galduzco jendaquia! Hire gainera ciagoc Jaunaren hitza, Canaan, Filistindarraren lurra; eta xahuturen haut, haletan non egoiliar bat ez baita gueldituren.

6. Eta arçainen phausa-leku eta ardien hespil içanen da itsasoco cerrenda.

7. Eta hura içanen da Judatic guelditu direnençat; han alhaturen dituzte ardiac, eta arratsean Ascalongo etcheetan phausaturen dire; ceren beren Jainco Jauna goanen baitzaiote ikustera, eta atheraturen baititu beren gathibutasunetic.

8. Aditu ditut Moaben irainac eta Amonen semeen burhoac, ceinetaz ene populuari hidoica haritu baitire, eta çabaldu dire haren eremuen gainera.

9. Aria hortaz, Ala ni! dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac, Moab Sodoma beçala içanen dela, eta Amonen semeac Gomorha beçala. Hequien lurra elhorri iharra beçala, gatz-munthoin eta mortu içanen da bethiren bethico; ene populuco ondarrec larruturen dituzte, eta ene jendaquitic guelditu direnec azpiraturen dituzte.

Irakurri kapitulu osoa Sophoniasen Profecia 2