Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3

Itun Zaharra

Itun Berria

Sophoniasen Profecia 1 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunac erran solasa Sophoniasi, ceina baitzen Cusiren semea, eta Cusi Godoliasena, eta Godolias Amariasena, eta Amarias Ecequiasena, Jonas Amonen seme, Judaco erregueren egunetan.

2. Lurra, gainean dituen gucietaric biluciren dut, dio Jaunac,

3. kenduz guiçona eta acienda, kenduz ceruco hegastinac eta itsasoco arrainac; eta gaixtaguinac xahutuac içanen dire, eta lurraren gainetic eceztaturen ditut guiçonac, dio Jaunac.

4. Eta Judaren gainera eta Jerusalemen daudecen gucien gainera hedaturen dut escua; eta toqui hortaric xahuturen ditut Baalen ondarrac, eta templo-çainen icenac aphecequin batean,

5. Eta hegaztegui gainetan ceruco içarreria adoratzen dutenac; eta Jauna adoratzen eta Jaunaren icenaz eta Melcomen icenaz cin eguiten dutenac;

6. Eta Jaunaren urhatsetic makurcen direnac, eta Jauna bilhatzen ez dutenac, eta haren ondoan ibilcen ez direnac.

7. Jainco Jaunaren aitzinean çaudezte ixil, ceren hurbil baita Jaunaren eguna; ecic Jaunac aphaindu du bitima, deithu ditu bere barazcaltiarrac.

8. Eta hau içanen da: Jaunaren sacrificioco egunean ikarcera goanen natzaiote buruçaguiei, erregue-semeei, eta soineco arrotzez jaunciac diren guciei;

9. Eta egun hartan ikarturen ditut burgoiric temploco athelasean sarcen diren guciac, eta beren Jainco Jaunaren etchea cimarkuz eta gaixtaqueriaz bethetzen dutenac.

10. Eta egun hartan, dio Jaunac, alchaturen dire oihu-marrascac Arrainathetic, eta Bigarrenetic orrobiac, eta munho gainetaric sarrazqui gaitz bateco tarrapatac.

11. Eguiçue orrobia, Pilatarrac; ixildu da Canaango populu gucia, galdu dire cilharrez estalcen cirenac oro.

12. Eta hau guerthaturen da orduan: Arguiequin ikarturen dut Jerusaleme; eta ikarturen ditut beren ongarrian sarthuac dauden guiçonac, ceinec baiterrate: Ez onic, ez gaitzic ez du eguinen Jaunac.

13. Eta hequien içateac harrapacara eta hequien etcheac mortu egonen dire; eta eguinen dituzte etcheac, eta ez dire hequietan egonen; landatuco dituzte mahastiac, eta ez dute hequietaric arnoric edanen.

14. Hurbil da Jaunaren egun handia, hurbil da, eta guciz çalhu dathor; harrabots latzecoa da Jaunaren eguna, ceintan hazcarrac berac hestutuac içanen baitire.

15. Hasarrezco eguna egun hura, atsecabe eta hesturetaco eguna, ondico eta beharduretaco eguna, ilhumbe eta gobeletaco eguna, hedoi eta xirimoletaco eguna,

16. Turutetaco eta durrundetaco eguna hiri hazcarren eta dorre goren gainera.

17. Eta hesturetan eçarrico ditut guiçonac, eta itsuac iduri dire ibilico, Jaunaren contra eguin dutelacoz bekatu; herrautsa beçala ixurico da hequien odola, eta ongarria beçala çangoen azpian içanen dire hequien gorphutzac.

18. Beren urhe-cilharrec ere ecin itzurraraciren dituzte Jaunaren hasarreco egunean; haren hasarreco suan iretsia içanen da lurra oro, ceren lehiaca akabaturen baitu hango egoiliar gucien ahipena.