Itun Zaharra

Itun Berria

Salomonen Cantiquetaco Cantica 7:6-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Ceinen çaren ederra, eta ceinen berreguina, oi ene maitena, ene goçagarria!

7. Çure irazquiac iduri du palmaren irazquia, eta çure bulharrec mahats-molkoac.

8. Eta erran içan dut: Iganen naiz palma-hondora, eta hartuco ditut haren fruituac: eta çure bulharrac içanen çaizquit mahatsaren molkoac beçala, eta çure ahoco hatsa sagarraren usaina beçala.

9. Çure cinçurra arnoric hautena iduri, ene bihotzecoac edateco; bere ezpainez eta horcez goçatzeco gai da.

10. Ene bihotzecoarena naiz ni, eta bera ixuria dago ni gana.

11. Çato, ene bihotzecoa, ilki gaitecen bazterretara; bici gaitecen bazter-aldeetan.

12. Goicic jaiqui gaitecen mahastietara: dugun ikus hea loratu den mahastia, hea loreac bihitzen diren, hea loratu diren mingranac: han emanen darozquitzut ene bi bulharrac.

13. Urriloec hedatu dute beren usaina: gure athirian dira fruitu guciac: berriac eta çaharrac, oi ene bihotzecoa, oro çuretzat ditut beguiratu.

Irakurri kapitulu osoa Salomonen Cantiquetaco Cantica 7