Itun Zaharra

Itun Berria

Salomonen Cantiquetaco Cantica 7:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Cer ikusiren duçu Sulamdarra baithan, ezpada guerlari-molçoac campetan? Çure urhatsac ceinen diren ederrac, erregue alaba, çure oinetacoetan! Çure ixterretaco guilcec iduri dute oficialearen escuz eguinac diren lepho-gatheac.

2. Çure xilkoac iduri du thornuan eguinicaco xata, edariz escas ez dena. Çure sabela da ogui-murru liliz inguratua beçala.

3. Çure bi bulharrac dira orkatzaren bi une biritchiac beçala.      

4. Çure lephoac iduri du bolizco dorrea. Çure beguiec iduri dute Hefebongo arrainteguiac, oste-alabaren athean direnac. Çure sudurra dago nola Damas-aldera beguiratzen duen Libango dorrea.

5. Çure burua da Carmela beçala; eta çure buruco ilaiac iduri du erregueren purpura errequetan lothua.

6. Ceinen çaren ederra, eta ceinen berreguina, oi ene maitena, ene goçagarria!

7. Çure irazquiac iduri du palmaren irazquia, eta çure bulharrec mahats-molkoac.

8. Eta erran içan dut: Iganen naiz palma-hondora, eta hartuco ditut haren fruituac: eta çure bulharrac içanen çaizquit mahatsaren molkoac beçala, eta çure ahoco hatsa sagarraren usaina beçala.

Irakurri kapitulu osoa Salomonen Cantiquetaco Cantica 7